martes, 3 de mayo de 2011

Kontaminazio akustikoa

Gaur egun gure hiriak gero eta zaratatsuagoak dira. Kontaminazio akustikoak eragin handia du pertsonengan. Garraiobideek, aisia eta industriaren jarduerek eta eraikin publikoek sortzen duten zarata-mailak osasun-kalte desberdinak sor ditzake, pertsona bakoitzaren sentikortasunaren arabera eta jasan behar duen zarataren arabera. Urduritasuna, erritmo kardiakoren asaldura, loezina eta zentzumen-aparatuan kalteak kontaminazio honen ondorio batzuk dira.

Lurzoruaren kutsadura

Bizi garen inguruko lurrak aldaketak izan ohi ditu, gizakiak berarengan zuzenean nahiz zeharka duen eraginagatik. Zuzenean, modu natural batez hondatzen ez diren eta lurraren azala kutsatzen duten hondakinak sortuz; eta zeharka, urak eta aireak eragiten duten kutsaduraren bidez.
Lurra kutsatzea eragiten dute:
  • Euri azidoaren ekintza. Euri azidoa batez ere landareetan eragiten duten lurzoru-aldaketen arduraduna dela uste da. Lurzorua euri hauen eraginez behar baino azidoagoa denean, lurzoruko mineralak konbinatu egiten dira eta landareek ezin dute bere sustraien bidez horiek xurgatu.
  • Higadura eta desertifikazioa. Lurzorua modu naturalean higatzen den arren, gizon-emakumeen eraginez higadura azkartu egiten da eta azkenik desertifikazioa gertatzen da. Lurzoruak landare-estaldura galtzen duenean abeltzaintza eta nekazaritza ekintzen ondorioz edo azpiegituren eraikuntzagatik, haizearen eta uraren eraginez higadura gertatzen da. Gainera, urak eta haizeak daramaten hondakinek eta sustantzia kutsatzaileek higadura-prozesua areagotu egiten dute.
Higadurak lurzoruak euri-tantak atxikitzeko ahalmena galtzea eragiten du eta ura lurrindu edo itsasoratu egiten da. Gaur egun lur-azalaren %30 baino gehiago higadura-prozesu batean aurkitzen da.