martes, 3 de mayo de 2011

Ozono-geruzaren murrizketa

 

Ozono-geruza, lur-azaletik 10 edo 45 kilometro bitarteko distantziara aurkitzen dena, Eguzkiak bidaltzen dituen bestelako erradiazioak, ultramoreak alegia, absorbitzeko helburu garrantzitsua dauka. Horiek izaki bizidunentzat oso kaltegarriak izan daitezke, larruazaleko minbizi kopuru handien errudun baitira, edota bestelako gaixotasunak eragiten dituztelako kontrolik gabe erradiazio horien aurrean jartzen garenean.
Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo gizon-emakumeen ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste sustantziekin erreakzionatzen duenean, hondatu egiten da. Ozono-geruzaren aldakuntza oso larria da  batez ere, hotzaren eraginez eratzen diren kloro kristalak ahalmen hondagarri handiagoa baitute. Hori dela eta, ozono-geruzaren zuloa esaten zaiona sortu da eta Antartikari, Hego Amerikako parte bati, Australiari eta Zeelanda Berriari erasaten die. Azkeneko ikerketek diotenez Ipar Poloari ere erasaten dio.

Hirietako airea eta zarata

Hirigune handiak, atmosfera kutsatzen duten gasak indartsuki emititzen dituzten eremuak dira. Era berean, zarata sortzen dute eta egoera meteorologiko zehatzetan tenperatura-alderanzketen sorreraren arduradunak dira.
Ibilgailuak, berogailuak, zentral energetikoak edo errausketa-instalazioak bezalako industria-mota desberdinek eratzen dituzten emisioek smog edo laino fotokimikoa delakoa ingurumen-egoera zehatzetan sortzen dute, klima lehor eta beroetan adibidez. Horregatik udaldia urtarorik okerrena izan ohi da mota honetako airearen aldakuntzarako. Airean materialak hondatzen dituzten sustantziak eratzen dira eta arnasketa-arazoak edota begitako narritadurak eragiten dituzte.

Kontaminazio akustikoa

Gaur egun gure hiriak gero eta zaratatsuagoak dira. Kontaminazio akustikoak eragin handia du pertsonengan. Garraiobideek, aisia eta industriaren jarduerek eta eraikin publikoek sortzen duten zarata-mailak osasun-kalte desberdinak sor ditzake, pertsona bakoitzaren sentikortasunaren arabera eta jasan behar duen zarataren arabera. Urduritasuna, erritmo kardiakoren asaldura, loezina eta zentzumen-aparatuan kalteak kontaminazio honen ondorio batzuk dira.
Zarata-maila dezibeletan (dB) neurtzen da. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gehienez onartzen duen maila 65dB dira. Maila horretatik gora arazoak hasten dira, eta 80 db baino handiagoa bada, gortasuna sor dezake. OMEaren azalpenei jarraiki, Europako legeria gehienek 65 dezibeletan jartzen dute muga egunez, eta 55 dezibeletan gauez.

Lurzoruaren kutsadura

Bizi garen inguruko lurrak aldaketak izan ohi ditu, gizakiak berarengan zuzenean nahiz zeharka duen eraginagatik. Zuzenean, modu natural batez hondatzen ez diren eta lurraren azala kutsatzen duten hondakinak sortuz; eta zeharka, urak eta aireak eragiten duten kutsaduraren bidez.
Lurra kutsatzea eragiten dute:
  • Euri azidoaren ekintza. Euri azidoa batez ere landareetan eragiten duten lurzoru-aldaketen arduraduna dela uste da. Lurzorua euri hauen eraginez behar baino azidoagoa denean, lurzoruko mineralak konbinatu egiten dira eta landareek ezin dute bere sustraien bidez horiek xurgatu.
  • Higadura eta desertifikazioa. Lurzorua modu naturalean higatzen den arren, gizon-emakumeen eraginez higadura azkartu egiten da eta azkenik desertifikazioa gertatzen da. Lurzoruak landare-estaldura galtzen duenean abeltzaintza eta nekazaritza ekintzen ondorioz edo azpiegituren eraikuntzagatik, haizearen eta uraren eraginez higadura gertatzen da. Gainera, urak eta haizeak daramaten hondakinek eta sustantzia kutsatzaileek higadura-prozesua areagotu egiten dute.
Higadurak lurzoruak euri-tantak atxikitzeko ahalmena galtzea eragiten du eta ura lurrindu edo itsasoratu egiten da. Gaur egun lur-azalaren %30 baino gehiago higadura-prozesu batean aurkitzen da.  xc, c         

No hay comentarios: