martes, 3 de mayo de 2011

Ozono-geruzaren murrizketa.

Ozono-geruza, lur-azaletik 10 edo 45 kilometro bitarteko distantziara aurkitzen dena, Eguzkiak bidaltzen dituen bestelako erradiazioak, ultramoreak alegia, absorbitzeko helburu garrantzitsua dauka. Horiek izaki bizidunentzat oso kaltegarriak izan daitezke, larruazaleko minbizi kopuru handien errudun baitira, edota bestelako gaixotasunak eragiten dituztelako kontrolik gabe erradiazio horien aurrean jartzen garenean.
Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo gizon-emakumeen ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste sustantziekin erreakzionatzen duenean, hondatu egiten da. Ozono-geruzaren aldakuntza oso larria da Antartikan batez ere, hotzaren eraginez eratzen diren kloro kristalak ahalmen hondagarri handiagoa baitute. Hori dela eta, ozono-geruzaren zuloa esaten zaiona sortu da eta Antartikari, Hego Amerikako parte bati, Australiari eta Zeelanda Berriari erasaten die. Azkeneko ikerketek diotenez Ipar Poloari ere erasaten dio.

No hay comentarios: