martes, 3 de mayo de 2011

Airearen kutsadura

 

 

Airea premiazkoa da guretzat, izaki bizidun guztiok arnastu eta bizitzeko ezinbesteko elementua baita. Eta hala gas atmosferikoak nola uhin soinudunak airean aurkitzen dira. Ingurune honen aldakuntzak epe motzean neur daitezkeen ondorio negatiboak eragiten ditu, hau da gizon-emakumeen osasunean kaltea edota epe luzera klimaren aldaketa.

Berotegi-efektu naturala eta artifiziala

Atmosferan berotegi-efektu natural bat badago, eta horri esker Lurrean bizia aurkitzea posible da. Karbono dioxidoa edo CO2 atmosferan aurkitzen dugun gas naturala da, oxigenoa edo nitrogenoa bezalako beste gas-osagai batzuen moduan eta bero dezente absorbitzeko kapazitatea dauka. Gaur egun, gizon-emakumeen ekintzek (berogailuak, ibilgailuak, industriak...) eragindako isurtzeen ondorioz atmosferaren tenperatura igotzen ari da. Gehiegizko berotze hori berotegi-efektu artifizialak sortzen du eta egoera honek mundu-mailako ondorio garrantzitsuak emango ditu, aldaketa klimatikoa horien barnean aurkitzen delarik.

Aldaketa klimatikoa

Glaziazio desberdinek Lurraren historia glaziazio arteko periodoetan banatzen dute. Periodo hauen tenperaturan 5 edo 6 ºC bitarteko aldea dago, planetan bizia mantentzeko aldaketa gogorra sortzeko modukoa. Hortaz, atmosferaren tenperaturaren gaur egungo gehitze-erritmoa 0,3 ºC 10 urtero izaten jarraitzen badu, lehen aipatutako berotegi-efektuak eraginda, zientzialari askoren ustez mende horren erdialdera egoera klimatiko berri baten aurrean jarriko ginateke eta honen ondorioz tenperaturan, eurian, haizean, ur-mailan& aldaketak gertatuko lirateke.
Berotegi-efektu artifizialaz gainera, atmosferan gertatzen ari diren beste aldaketa garrantzitsuak ikertzen ari dira, euri azidoa eta ozono-geruzaren murrizketa adibidez, biak ere gizon-emakumeen ekintzen ondorioz sortuak.

No hay comentarios: