martes, 3 de mayo de 2011

Euri azidoa

Badira jarduera industrial batzuk gasen emisioa eragiten dutenak, eta horiek atmosferan eguzkiaren erradiazioaren eraginez konposatu azido bilakatzen dira. Sustantzia hauek lurrean eta uretan jalkitzen dira, partikula lehorren moduan edo euri moduan hezetasuna dagoenean, eta hortik dator euri azidoa izena. Bere azidotasun altuak bai izaki bizidunetan eta bai ekosistemaren osagai bizigabeetan eragiten du, batez ere ahulak diren horietan edo ingurumeneko baldintzen aldaketaren ondorioz aldagarriak direnetan.
Beraz, airearen aldaketa honek hurrengo fase batean lurzoruaren eta uraren kutsadura eragiten du, eta zuzeneko eragina du izaki bizidunetan.
Zarata-maila dezibeletan (dB) neurtzen da. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gehienez onartzen duen maila 65dB dira. Maila horretatik gora arazoak hasten dira, eta 80 db baino handiagoa bada, gortasuna sor dezake. OMEaren azalpenei jarraiki, Europako legeria gehienek 65 dezibeletan jartzen dute muga egunez, eta 55 dezibeletan gauez.

No hay comentarios: