Estratosferako ozonoaren onurez gain,bestelakoaren abantailak aipagarriak dira zenbait adituren ustez. Adibidez, uren tratamenduan lanean ari den ikerlari-talde batek dioenez, ozonoak desinfektatzeaz gain, bakterioak hiltzen ditu eta birusak moteldu. Ez hori bakarrik, medikuntza arloan lanean ari diren hainbat zientzialariren arabera, odolean sartuz gero, zelulek oxigenoa garraiatzeko duten gaitasunak gora egiten du, eta, aldi berean, zeluletan egon daitezkeen birusak edo eta bakterioak hil ditzake. Odolaren zirkulazio-arazoetan, kolitis-kasuetan, minbizi mota batzuetan, fistuletan, azaleko infekzioetan, erreduretan, burmuineko odol-zirkulazioa handitzeko eta abarretan ozonoa erabiltzen da.
Kloroa baino garestiagoa izan arren, ura edateko on bihurtzeko erabiltzen da ozonoa. Dena den, oxidatzaile ahaltsua denez, kontuz erabiltzen ez bada arriskutsua izan daiteke. Baina uretara ozono gehiegi botaz gero arazoak sor ditzake: arnasbideetako eta biriketako narritadurak batez ere.Ura edateko modukoa bihurtzeko erabiltzeaz gain, airea arazteko eta ur zikinek sortzen dituzten gasak garbitzeko ere erabiltzen da. Oxidatzailea denez, argizariak, olioak, irinak eta ehunak zuritzeko erabili izan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario