Lurra kutsatzea eragiten dute:
- Euri azidoaren ekintza. Euri azidoa batez ere landareetan eragiten duten lurzoru-aldaketen arduraduna dela uste da. Lurzorua euri hauen eraginez behar baino azidoagoa denean, lurzoruko mineralak konbinatu egiten dira eta landareek ezin dute bere sustraien bidez horiek xurgatu.
- Higadura eta desertifikazioa. Lurzorua modu naturalean higatzen den arren, gizon-emakumeen eraginez higadura azkartu egiten da eta azkenik desertifikazioa gertatzen da. Lurzoruak landare-estaldura galtzen duenean abeltzaintza eta nekazaritza ekintzen ondorioz edo azpiegituren eraikuntzagatik, haizearen eta uraren eraginez higadura gertatzen da. Gainera, urak eta haizeak daramaten hondakinek eta sustantzia kutsatzaileek higadura-prozesua areagotu egiten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario