martes, 24 de mayo de 2011

Negutegi efektua

Negutegi kontzeptua oso arrunta da gure gizartean. Nekazariek asko erabiltzen duten sistema da eta horri esker garai batean neguko barazki zirenak udan ere aurki ditzakegu, eta alderantziz ere bai. Negutegia eraikitzea ez da batere zaila; horretarako lur-sail bat eguzki-izpiak igarotzen uzten dien plastiko garden batez estaltzea besterik ez da egin behar. Eguzkitiko izpiek plastikoa zeharkatu ondoren, estalitako lurra berotu egiten dute, baina lurrak isladatutako beroak ezin izaten du lur-sail estalia igaro eta, beraz, plastikoz estalitako eremua kanpokoa baino beroago egoten da.
Lurrak antzeko fenomenoa jasaten du. Eguzkitik etorritako izpiek Lurra jotzen dute eta Lurrak isladatutako beroak ezin du espaziora ihes egin; atmosferako zenbait gasek zeharka ezineko hesia osatzen baitute. Hau gertatuko ez balitz, Lurraren batezbesteko tenperatura -18 °C-koa izango litzateke. Negutegi-efektuan garrantzi handiena duten gasak ondoko hauek dira: karbono (IV) oxidoa, metanoa, CFC, lurrazaleko ozonoa eta nitrogeno oxidoa.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso ondo dago blog hau eta oso interesgarria da.

Anónimo dijo...

Bai bai oso polta da eta asko ikasi dut eta lan bat egingo dut