martes, 24 de mayo de 2011

Ba al zenekien...?

- NBEaren arabera, Hirugarren Munduan CFCrik ez sortzeko 600 milioi dolar behar dira.
- 1987an Montrealgo Protokoloa sinatu zenetik 1997 arte, klorofluorokarbonoen ekoizpena %87 murriztu zen. Erritmo horretan, mende honen erdian ozono geruzako zuloa birsortzen hastea espero da.

Nola lagun dezakegu ozono geruza salbatzen?

Lurretik 25 kilometrora, 50 kilometroko lodiera duen geruza dago. Iragazki gisa funtzionatzen du eta planeta eguzkiaren izpi ultramoreetatik babesten du. UV uhinak hilgarriak dira.
Beraz, ozono geruzarik ez egoteak, landareen eta itsasoko plaktonaren hazkuntza kaltetzeaz gain, pertsonen sistema immunologikoan urritasun larriak, baita minbizia ere, sor dezake.
80ko hamarkadaren hasieratik, ozono geruza edo ozonosfera baliotsua gehiegi estutu da Antartidaren gainean. Zuloa 1981ean aurkitu zuen Britania Handiko Antartidako taldeko zientzialari batek. Ordutik, sateliteen bidez egiaztatu dute.

Kaltearen errudunak klorofluorokarbono gasak, CFC izenez ospetsuagoak direnak, los hidroklorofluorokarbonoak (HFC), nekazaritzarako pestizidetan metil bromuroa ordezkatzeko garai batean erabilitakoak, eta itzalgailuetako halogenatuak dira. Urtero, atmosferara, aerosolen, hozkailuetako hozgarrien, aire girogailuen, eta abarren bidez, gas horien 800.000 tona isurtzen direla kalkulatzen da.

CFC

Mende honetararte gure atmosferak ez du eduki gas hau. Oraindik, atmosferako zati txiki bat besterik ez bada ere, bere eragin-ahalmena izugarria da. Ozonoa murriztu ezezik, gas honek beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono (IV) oxidoarena baino hamar mila aldiz handiagoa da.

Negutegi efektua

Negutegi kontzeptua oso arrunta da gure gizartean. Nekazariek asko erabiltzen duten sistema da eta horri esker garai batean neguko barazki zirenak udan ere aurki ditzakegu, eta alderantziz ere bai. Negutegia eraikitzea ez da batere zaila; horretarako lur-sail bat eguzki-izpiak igarotzen uzten dien plastiko garden batez estaltzea besterik ez da egin behar. Eguzkitiko izpiek plastikoa zeharkatu ondoren, estalitako lurra berotu egiten dute, baina lurrak isladatutako beroak ezin izaten du lur-sail estalia igaro eta, beraz, plastikoz estalitako eremua kanpokoa baino beroago egoten da.
Lurrak antzeko fenomenoa jasaten du. Eguzkitik etorritako izpiek Lurra jotzen dute eta Lurrak isladatutako beroak ezin du espaziora ihes egin; atmosferako zenbait gasek zeharka ezineko hesia osatzen baitute. Hau gertatuko ez balitz, Lurraren batezbesteko tenperatura -18 °C-koa izango litzateke. Negutegi-efektuan garrantzi handiena duten gasak ondoko hauek dira: karbono (IV) oxidoa, metanoa, CFC, lurrazaleko ozonoa eta nitrogeno oxidoa.

NATURA INPORTANTEA GURE LURRAN

Denok dakigu oso inportantea dela natura munduan. baina batzuk ez dakitena da naurarik gabe ezingo ginela bizi.

martes, 17 de mayo de 2011

-Ozono troposferikoa

Ozono troposferikoa edo gainazaleko ozonoa troposferan dagoen ozonoa da, lurrazaletik eta 10km gorako geruzan dagoena. Oso oxidatzailea denez, gainazalak, eraikuntzak eta beste material batzuk kalte ditzake. Uztentzako, basoentzako eta landaretzarako, kaltegarria da bere emankortasun biologikoa gutxitzen baitu. Baina batez ere osasun publikoarentzat da kaltegarria, hainbat efektuak sortuz, hala nola, eztula, begi, lepo eta eztarrian sumindura edo birika kapazitatearen murrizpena %20an.
Hala ere, efektu hauek kontzentrazioaren arabera alda daitezke, eta baita, esposizio denbora eta norberaren sentsibilitatearen arabera. Biztanleriaren talde sentikorra, haurrak, zaharrak, arnasketa arazodun pertsonak eta ozonoaren eraginera oso sentikorrak diren pertsonak dira. Azken hauek biztanleriaren %10 osatzen dute

-Ozono geruzaren erabilera.

Estratosferako ozonoaren onurez gain,bestelakoaren abantailak aipagarriak dira zenbait adituren ustez. Adibidez, uren tratamenduan lanean ari den ikerlari-talde batek dioenez, ozonoak desinfektatzeaz gain, bakterioak hiltzen ditu eta birusak moteldu. Ez hori bakarrik, medikuntza arloan lanean ari diren hainbat zientzialariren arabera, odolean sartuz gero, zelulek oxigenoa garraiatzeko duten gaitasunak gora egiten du, eta, aldi berean, zeluletan egon daitezkeen birusak edo eta bakterioak hil ditzake. Odolaren zirkulazio-arazoetan, kolitis-kasuetan, minbizi mota batzuetan, fistuletan, azaleko infekzioetan, erreduretan, burmuineko odol-zirkulazioa handitzeko eta abarretan ozonoa erabiltzen da.

Kloroa baino garestiagoa izan arren, ura edateko on bihurtzeko erabiltzen da ozonoa. Dena den, oxidatzaile ahaltsua denez, kontuz erabiltzen ez bada arriskutsua izan daiteke. Baina uretara ozono gehiegi botaz gero arazoak sor ditzake: arnasbideetako eta biriketako narritadurak batez ere.
Ura edateko modukoa bihurtzeko erabiltzeaz gain, airea arazteko eta ur zikinek sortzen dituzten gasak garbitzeko ere erabiltzen da. Oxidatzailea denez, argizariak, olioak, irinak eta ehunak zuritzeko erabili izan da.

-Ozono geruza.

Sakontzeko, irakurri: Ozono geruza
Eguzkitik Lurrera datozen uhin ultramoreek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko minbiziaren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, bizitza ezinezkoa izango litzateke gure planetan. Zorionez, estratosferan ozono geruza bat dugu, Eguzkitik datozen uhin ultramore kopurua handia desbideratzen du.
Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (kloro-fluoro-karbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantzia horiek.

-Ozono geruzaren sorkuntza

Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erraztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundu batzuk pasatzen direnean.
Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta estratosferako altuera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.
Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.
Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.

Sorkuntza

Sorkuntza

Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erraztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundu batzuk pasatzen direnean.
Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta estratosferako altuera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.
Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.
Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da

Zer da ozono geruza?

Ozonoa (O3) edo oxigeno peroxidoa hiru oxigeno atomok osatzen duten molekula da. Kolorerik ez du eta usain atsegina du. Erradiazio ultramorea behar da ozonoa sortu ahal izateko. Gainera karga elektriko negatiboa du.
Martius van Marum fisikari herbeheretarrak aurkitu zuen 1781ean makina elektrostatikoekin lanean zebilenean. Gas (ozono) usaina sumatu baitzuen. 1840ko maiatzean Christian Schönbein, Basileako Unibertsitateko kimikari alemaniarrak, ozono izena jarri zion.

martes, 3 de mayo de 2011

Kontaminazio akustikoa

Gaur egun gure hiriak gero eta zaratatsuagoak dira. Kontaminazio akustikoak eragin handia du pertsonengan. Garraiobideek, aisia eta industriaren jarduerek eta eraikin publikoek sortzen duten zarata-mailak osasun-kalte desberdinak sor ditzake, pertsona bakoitzaren sentikortasunaren arabera eta jasan behar duen zarataren arabera. Urduritasuna, erritmo kardiakoren asaldura, loezina eta zentzumen-aparatuan kalteak kontaminazio honen ondorio batzuk dira.

Lurzoruaren kutsadura

Bizi garen inguruko lurrak aldaketak izan ohi ditu, gizakiak berarengan zuzenean nahiz zeharka duen eraginagatik. Zuzenean, modu natural batez hondatzen ez diren eta lurraren azala kutsatzen duten hondakinak sortuz; eta zeharka, urak eta aireak eragiten duten kutsaduraren bidez.
Lurra kutsatzea eragiten dute:
  • Euri azidoaren ekintza. Euri azidoa batez ere landareetan eragiten duten lurzoru-aldaketen arduraduna dela uste da. Lurzorua euri hauen eraginez behar baino azidoagoa denean, lurzoruko mineralak konbinatu egiten dira eta landareek ezin dute bere sustraien bidez horiek xurgatu.
  • Higadura eta desertifikazioa. Lurzorua modu naturalean higatzen den arren, gizon-emakumeen eraginez higadura azkartu egiten da eta azkenik desertifikazioa gertatzen da. Lurzoruak landare-estaldura galtzen duenean abeltzaintza eta nekazaritza ekintzen ondorioz edo azpiegituren eraikuntzagatik, haizearen eta uraren eraginez higadura gertatzen da. Gainera, urak eta haizeak daramaten hondakinek eta sustantzia kutsatzaileek higadura-prozesua areagotu egiten dute.
Higadurak lurzoruak euri-tantak atxikitzeko ahalmena galtzea eragiten du eta ura lurrindu edo itsasoratu egiten da. Gaur egun lur-azalaren %30 baino gehiago higadura-prozesu batean aurkitzen da.

Ozono-geruzaren murrizketa.

Ozono-geruza, lur-azaletik 10 edo 45 kilometro bitarteko distantziara aurkitzen dena, Eguzkiak bidaltzen dituen bestelako erradiazioak, ultramoreak alegia, absorbitzeko helburu garrantzitsua dauka. Horiek izaki bizidunentzat oso kaltegarriak izan daitezke, larruazaleko minbizi kopuru handien errudun baitira, edota bestelako gaixotasunak eragiten dituztelako kontrolik gabe erradiazio horien aurrean jartzen garenean.
Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo gizon-emakumeen ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste sustantziekin erreakzionatzen duenean, hondatu egiten da. Ozono-geruzaren aldakuntza oso larria da Antartikan batez ere, hotzaren eraginez eratzen diren kloro kristalak ahalmen hondagarri handiagoa baitute. Hori dela eta, ozono-geruzaren zuloa esaten zaiona sortu da eta Antartikari, Hego Amerikako parte bati, Australiari eta Zeelanda Berriari erasaten die. Azkeneko ikerketek diotenez Ipar Poloari ere erasaten dio.

Ozono-geruzaren murrizketa

Ozono-geruza, lur-azaletik 10 edo 45 kilometro bitarteko distantziara aurkitzen dena, Eguzkiak bidaltzen dituen bestelako erradiazioak, ultramoreak alegia, absorbitzeko helburu garrantzitsua dauka. Horiek izaki bizidunentzat oso kaltegarriak izan daitezke, larruazaleko minbizi kopuru handien errudun baitira, edota bestelako gaixotasunak eragiten dituztelako kontrolik gabe erradiazio horien aurrean jartzen garenean.
Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo gizon-emakumeen ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste sustantziekin erreakzionatzen duenean, hondatu egiten da. Ozono-geruzaren aldakuntza oso larria da  batez ere, hotzaren eraginez eratzen diren kloro kristalak ahalmen hondagarri handiagoa baitute. Hori dela eta, ozono-geruzaren zuloa esaten zaiona sortu da eta Antartikari, Hego Amerikako parte bati, Australiari eta Zeelanda Berriari erasaten die. Azkeneko ikerketek diotenez Ipar Poloari ere erasaten dio.

Hirietako airea eta zarata

Hirigune handiak, atmosfera kutsatzen duten gasak indartsuki emititzen dituzten eremuak dira. Era berean, zarata sortzen dute eta egoera meteorologiko zehatzetan tenperatura-alderanzketen sorreraren arduradunak dira.
Ibilgailuak, berogailuak, zentral energetikoak edo errausketa-instalazioak bezalako industria-mota desberdinek eratzen dituzten emisioek smog edo laino fotokimikoa delakoa ingurumen-egoera zehatzetan sortzen dute, klima lehor eta beroetan adibidez. Horregatik udaldia urtarorik okerrena izan ohi da mota honetako airearen aldakuntzarako. Airean materialak hondatzen dituzten sustantziak eratzen dira eta arnasketa-arazoak edota begitako narritadurak eragiten dituzte.

Kontaminazio akustikoa

Gaur egun gure hiriak gero eta zaratatsuagoak dira. Kontaminazio akustikoak eragin handia du pertsonengan. Garraiobideek, aisia eta industriaren jarduerek eta eraikin publikoek sortzen duten zarata-mailak osasun-kalte desberdinak sor ditzake, pertsona bakoitzaren sentikortasunaren arabera eta jasan behar duen zarataren arabera. Urduritasuna, erritmo kardiakoren asaldura, loezina eta zentzumen-aparatuan kalteak kontaminazio honen ondorio batzuk dira.
Zarata-maila dezibeletan (dB) neurtzen da. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gehienez onartzen duen maila 65dB dira. Maila horretatik gora arazoak hasten dira, eta 80 db baino handiagoa bada, gortasuna sor dezake. OMEaren azalpenei jarraiki, Europako legeria gehienek 65 dezibeletan jartzen dute muga egunez, eta 55 dezibeletan gauez.

Lurzoruaren kutsadura

Bizi garen inguruko lurrak aldaketak izan ohi ditu, gizakiak berarengan zuzenean nahiz zeharka duen eraginagatik. Zuzenean, modu natural batez hondatzen ez diren eta lurraren azala kutsatzen duten hondakinak sortuz; eta zeharka, urak eta aireak eragiten duten kutsaduraren bidez.
Lurra kutsatzea eragiten dute:
  • Euri azidoaren ekintza. Euri azidoa batez ere landareetan eragiten duten lurzoru-aldaketen arduraduna dela uste da. Lurzorua euri hauen eraginez behar baino azidoagoa denean, lurzoruko mineralak konbinatu egiten dira eta landareek ezin dute bere sustraien bidez horiek xurgatu.
  • Higadura eta desertifikazioa. Lurzorua modu naturalean higatzen den arren, gizon-emakumeen eraginez higadura azkartu egiten da eta azkenik desertifikazioa gertatzen da. Lurzoruak landare-estaldura galtzen duenean abeltzaintza eta nekazaritza ekintzen ondorioz edo azpiegituren eraikuntzagatik, haizearen eta uraren eraginez higadura gertatzen da. Gainera, urak eta haizeak daramaten hondakinek eta sustantzia kutsatzaileek higadura-prozesua areagotu egiten dute.
Higadurak lurzoruak euri-tantak atxikitzeko ahalmena galtzea eragiten du eta ura lurrindu edo itsasoratu egiten da. Gaur egun lur-azalaren %30 baino gehiago higadura-prozesu batean aurkitzen da.  xc, c         

Euri azidoa

Badira jarduera industrial batzuk gasen emisioa eragiten dutenak, eta horiek atmosferan eguzkiaren erradiazioaren eraginez konposatu azido bilakatzen dira. Sustantzia hauek lurrean eta uretan jalkitzen dira, partikula lehorren moduan edo euri moduan hezetasuna dagoenean, eta hortik dator euri azidoa izena. Bere azidotasun altuak bai izaki bizidunetan eta bai ekosistemaren osagai bizigabeetan eragiten du, batez ere ahulak diren horietan edo ingurumeneko baldintzen aldaketaren ondorioz aldagarriak direnetan.
Beraz, airearen aldaketa honek hurrengo fase batean lurzoruaren eta uraren kutsadura eragiten du, eta zuzeneko eragina du izaki bizidunetan.
Zarata-maila dezibeletan (dB) neurtzen da. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gehienez onartzen duen maila 65dB dira. Maila horretatik gora arazoak hasten dira, eta 80 db baino handiagoa bada, gortasuna sor dezake. OMEaren azalpenei jarraiki, Europako legeria gehienek 65 dezibeletan jartzen dute muga egunez, eta 55 dezibeletan gauez.

Airearen kutsadura

Airea premiazkoa da guretzat, izaki bizidun guztiok arnastu eta bizitzeko ezinbesteko elementua baita. Eta hala gas atmosferikoak nola uhin soinudunak airean aurkitzen dira. Ingurune honen aldakuntzak epe motzean neur daitezkeen ondorio negatiboak eragiten ditu, hau da gizon-emakumeen osasunean kaltea edota epe luzera klimaren aldaketa.

Berotegi-efektu naturala eta artifiziala

Atmosferan berotegi-efektu natural bat badago, eta horri esker Lurrean bizia aurkitzea posible da. Karbono dioxidoa edo CO2 atmosferan aurkitzen dugun gas naturala da, oxigenoa edo nitrogenoa bezalako beste gas-osagai batzuen moduan eta bero dezente absorbitzeko kapazitatea dauka. Gaur egun, gizon-emakumeen ekintzek (berogailuak, ibilgailuak, industriak...) eragindako isurtzeen ondorioz atmosferaren tenperatura igotzen ari da. Gehiegizko berotze hori berotegi-efektu artifizialak sortzen du eta egoera honek mundu-mailako ondorio garrantzitsuak emango ditu, aldaketa klimatikoa horien barnean aurkitzen delarik.

Aldaketa klimatikoa

Glaziazio desberdinek Lurraren historia glaziazio arteko periodoetan banatzen dute. Periodo hauen tenperaturan 5 edo 6 ºC bitarteko aldea dago, planetan bizia mantentzeko aldaketa gogorra sortzeko modukoa. Hortaz, atmosferaren tenperaturaren gaur egungo gehitze-erritmoa 0,3 ºC 10 urtero izaten jarraitzen badu, lehen aipatutako berotegi-efektuak eraginda, zientzialari askoren ustez mende horren erdialdera egoera klimatiko berri baten aurrean jarriko ginateke eta honen ondorioz tenperaturan, eurian, haizean, ur-mailan& aldaketak gertatuko lirateke.
Berotegi-efektu artifizialaz gainera, atmosferan gertatzen ari diren beste aldaketa garrantzitsuak ikertzen ari dira, euri azidoa eta ozono-geruzaren murrizketa adibidez, biak ere gizon-emakumeen ekintzen ondorioz sortuak.

Kutsadura

Duela hamarraldi batzuk garapen ekonomikoak naturan arazo larria suposatzeko moduko eragina edukiko zuenik pentsaezina zen. Hasieran, eragin negatiboak industrigune eta hirietara heltzen zen bakarrik. Baina XX. mendearen bukaeran, gizon-emakumeen ekintzen eragina Lur osoko airera, uretara eta lurzorura iritsi da.
Kontaminazioa ahal den neurrian murriztu egin behar da, gizon-emakumeen osasunean, izaki bizidunetan eta gure ingurunean kalte garrantzitsuak sortzen dituelako.
Egunero euri azidoa, ozono-geruzaren zuloa, baso-soiltzea, marea beltzak edota gure ibai eta kosten kutsadurari buruz hainbat gauza entzuten dugu. Horiek dira kezkatzen gaituzten ingurumen-arazoak. Horiek ezagutu eta konponbide bat lortzeko zer egin dezakegun jakin behar dugu.